XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXEVARRIA'TIK

ILLEKO GORA BERAK: Bataiatu da Isabel Gûenechea, Ibarguren'go Emeterio ta Sabina'ren alabea.

Ezkondu dira Satzibar-beñe'ko Agustin, Lobiano-gañe'ko Miren'eaz.

Egunean bertan Altzola'zarreko Mari, Jesus Santervas, santandertarra'gaz.

Baita ezkondu dira Lobiano-errota'ko Rosa, Aguinaga'ko Eugenio Zubia'gaz eta Eibar'era joan dira biziten.

Eta Jose Barrutia, Satzibar beñeko Josefa'gaz, Donostian biziteko.

Munitibar'en ezkondu da Errota-zarretako Tomas, Maria Zuazoa'gaz.

Bilbon il ta emen enterratu da Tomasa Zabala Garay (73 urte).

AMERIKETARA pelotan joan dira, Jose Mª Echave ta Alberto Gûenaga, Habanara eta Jose Mª Larreina, Miami'ra.

OBRA BARRIAK: Kontzeju barria egiten ekin dira, Echave contratista dala.

Arkitetoaren planoak ikusita, gauza ederra izango dala esan leike.

Arkupea be izango dau, aterpetik probak ikusteko moduan.

Beide'ko etxe barriari be tellatua emon deutse.

EJERZIZIOAK: Aulestiko Parrokoa egon da mutil ta neskantzako.

Egunero etorten ziran 40 neska ta 60 mutil inguru.

ELEIZAKO ERRETELLERAKO badoia jendea dirua emonaz.

Orain arte eun da iru etxek euren partea emon dabe.